XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

4. ARGIAK ITZALI ETA IKUSKIZUNA HASTERA DOA

DENOK EGITEN DUGU AMETS

Askok diote ametsik ez dutela egiten, baina hori ez da egia.

Denok egiten dugu amets, eta asko gainera.

Animali espezie askok ere amets egiten du, baina gizakiak gara ameslarienak.

Animalia gutxi batzuek baino ez dute guk baino amets gehiago egiten; katua adibidez, horretan txapeldun delarik.

Ametsez oso ongi oroitzen den jendea ere badago, eta gau bereko amets bat baino gehiago gogoratzeko gauza dira, baina gehienentzat ametsez oroitzea zaila da.

Irudi lausoren bat edo amets deserosoren bateko irudiren bat baino ez da gogora etortzen.

Ametsak ahaztean faktore batek baino gehiagok hartzen du parte.

Gauean ametsak ziklikoki agertzen dira, eta amets-fasearen ondoren ametsik gabeko faseak izaten dira.

Azken ametsaz gero esnatu arte denbora asko igaro bada, gogoratzeko ahalmena txikiagoa izaten da.

Gainera, ametsetan ari garenean gure kontzientea ez da adi egoten.